Gaurkotasuna

Atzealdea

Hainbat proiektutarako 5,35 milioi euro onartu zituen apirileko plenoak

Ia hiru ordu t’erdi iraun zituen Osoko Bilkurak 2016. urteko lehen kreditu aldaketa onartu zuen. 5.354.242 euro dira denetara, hainbat partida desberdinetan banatuak.

2016·04·28


EAJ, PSE-EE eta PPk aldeko bozka eman zuten, ABOTSANITZek abstentzioa eta EH BILDU aurkako bozka. Hortaz gain, hiru mozio jorratu ziren. Ez ziren onartuak izan, eta bai EAJ-k aurkeztutako beste bat, PSE-EE eta PPren aldeko botuekin, Gipuzkoako Foru Aldundiari eskatuz egoki hartzea, laguntzea eta gizarteratzea etortzen diren pertsona guztiak.

Txomin Sagarzazu alkateak esan duenez, “hiriarentzat garrantzi handia duten hainbat partida onartu genituen, urrian hasiko den Jabier Ugarte eta Santiago Konpostela kaleen berriritartzea, Udalak Hondarribia Lantzeni egindako transferentzia (1.600.000 €), Eusko Jaurlaritzari Higerreko Itsasargirako bidean dagoen ezpondaren hobetze lanekin jarraitzeko beste 700.000 euro, 195.000 € Kasino Zaharreko kanpoaldean egin beharreko hobekuntzetarako,100.000€ nekazal bideak hobetzeko edota beste 212.600 euro Harresiak birgaitzeko POCTEFAko dirulaguntza ematen badigute”.

ABOTSANITZ taldeak abstentzioa erabaki zuen “prozedimendu aldetik ez gaudelako ados. Puntu gehienekin bai alde gaudela, baina banan-bana bozkatu behar direla uste dugu, ez denak batera”. EH BILDUk aldiz aurkako botoa eman zuen, “oso kopuru handiak direlako kreditu aldaketa batean bozkatzeko, eta partida batzuen zergatia eta informaziorik ez dugulako. Ezin dugu alde bozkatu”.

Hiru mozio desberdin

Jarraian hiru mozio jorratu ziren. Lehena, PSE-EEk aurkeztua etxebizitza duin eta egokia legez okupatzeko eskubide subjektiboa erregelamendu bidez arautzeari buruz. Ez zen onartu eta bai jarraian EAJ alderdiak aurkeztutakoa, Eusko Jaurlaritzari eskatuz proiektu bat egin eta aurkeztea, ekainak 18ko 3/2015 Etxebizitza Legeak behar dituen lege-aldaketak jasoko dituena.

Ondoren ABOTSANITZ taldeak UNESCOren Gastronomiako Hiri Sortzailerako Hondarribiak aurkezturiko hautagaitzaren balorazioa egiteko ikerketa batzorde bat eratzeko mozioa landu zen. Txomin Sagarzazu Alkateak esan zuenez “mozioaren helburuak zilegiak eta egokiak direla uste dugu, baina orain artean zinegotzi guztiekin bilerak egin ditugu, Bozeramaileen batzorde bat ere, eta gardentasun osoz Udalerria Komisioan lantzen ari da eta bertan lantzen jarraitzea egokiena dela uste dugu”.

Mozioaren alde ABOTSANITZ, EH BILDU, PSE-EE eta PP agertu ziren, eta aurka EAJ. Azkenik, EH BILDUk Diru Sarrerak Bermatzeko Laguntza defendatu eta Gipuzkoako Foru Aldundiari prestazio hau bertan behera uzteko duen asmoari uko egiteko eskatu zuen mozio batean. EH BILDU eta ABOTSANITZen aldeko botua izan zuen eta gainontzekoen aurkakoa.

Jarraian, EAJk aurkeztutako beste bat onartu zen, Elkar-Ekin gizarte esku hartzeko plan integrala martxan jartzeko eta Gipuzkoako Foru Aldundiari eskatuz egoki hartzea, laguntzea eta gizarteratzea etortzen diren pertsona guztiak.