Gaurkotasuna

Atzealdea

Asteazkenean "Aundiya" filmaren zenbait sekuentzia grabatuko dira hirigune historikoan

Etzi, asteazkena, maiatzak 25, Hondarribiko Hirigune Historikoan ‘Aundiya’ filmaren zenbait sekuentzia grabatuko dira. Horrek aldaketak eragingo ditu trafikoan.

2016·05·22


Sekuentziak lehenik San Nikolas kalean grabatuko dira, ondoren Denda Kalea eta Kale Nagusia elkartzen diren gunean, eta azkenik Jasokunde eta Sagarrondoko Ama Birjinaren Parrokian, asteazkenean zehar.

Hori dela-eta itxi egingo da Kale Nagusirako eta San Nikolas kalerako irisbidea egun osoan zehar, eta Hirigune Historikotik ateratzeko Denda kaletik joan beharko da, eta ondoren ezkerretara biratu eta Juan Laborda kaletik joan Gainera, ekoizpen talderako aparkalekuak gaituko dira Leiba Jenerala kalean eta Zumardian, baita Bretxan ere.

Grabazio eremuetako bizilagunei eskatzen zaie asteazkenerako ken ditzatela Denda kalean aparkatuta dauden ibilgailuak. Altzoko erraldoiaren historia Pelikula Euskadiko zenbait tokitan grabatua da, eta Altzoko erraldoia –Joaquín Eleizegi- eta bere anaia Martín dira protagonistak. XIX mendearen erdi aldean bizi izan ziren, eta Euskadi, Espainia eta Europako hainbat leketan zehar egin zituzten bidaiak. Aundiya Film Aie ekoizpen etxeak ekoiztutako proiektua da, eta Eusko Jaurlaritzaren laguntza du.

Filma euskaraz grabatua da, eta ‘Loreak’ eta ‘Larogei egunean’ filmen zuzendari eta ekoizleen nazioarteko proiekzioa du. Jon Garaño eta Aitor Arregik zuzendua da, eta aktoreen artean aktoreak, besteak beste, Eneko Sagardoy, Joseba Usabiaga, Ramón Agirre eta Aia Kruse dira.