Gaurkotasuna

Atzealdea

Errioxara txangoa antolatu du Kasino Zaharra adinekoen etxeak

Errioxako Pradejón herrira joateko aukera izango dute Hondarribiko adinekoek.

2016·09·25


Kasino Zaharra Adinekoen Etxeak txangoa antolatu du, urriaren 14rako. 8:00etan irtengo da autobusa Zumarditik. Pradejonen, upategi batean eta barrengorri plantazio batean bisitak egingo dituzte. Azagrako “Venecia” jatetxean bazkalduko dute ondoren.

28 euro ordaindu beharko ditu bakoitzak, autobusa, bisitak eta bazkaria barne. Irailaren 26tik aurrera eman daiteke izena, lekuak amaitu arte. Pertsona bakoitzak bi izen-emate egin ahal izango ditu gehienez. Astelehenetan, asteazkenetan eta ostiraletan dago bulegoa zabalik, 10:30etatik 12:00etara.