Gaurkotasuna

Atzealdea

El Desván taldeak kontzertua emango du Hondarribian

Rock kontzertua hartuko du Arrantzale Auzoko Plazak urriaren lehenean, larunbatarekin, 19:00etan.

2016·09·27


El Desván talde nafarrak eskainiko du emanaldia.

2012an sortutako rock talde sendo eta melodikoa da. 2014an argitaratu zuen lehen diskoa, “"Al descubierto" izenburuarekin. 2015ean, Nafarroako pop-rock talde onenaren saria jaso zuen.

Tres Sesenta festibalean edo Iruñeko sanferminetan jo izan du El Desván taldeak, esate baterako.

Aurten Rock&Choir emanaldia eskaini du Iruñeko Gayarre Antzokian, Iruñeko Orfeoiko Abesbatza Gaztearekin batera.