Gaurkotasuna

Atzealdea

Bidasoa Folk jaialdiari hasiera emango dio Hondarribiak

Zazpi kontzertu antolatu ditu Bidasoa-Txingudi Mugaz Gaindiko Partzuergoak Bidasoa Folk festibalaren XVI.ediziorako.

2016·08·17


Horietatik bi, Hondarribian izango dira, abuztuaren 19an. Jaialdiari hasiera emango dion emanaldia hartuko du Arma Plazak, 20:30etatik aurrera. Doako ikuskizuna izango da.

El espectáculo será totalmente gratuito. Hinka hirukotea ariko da lehenengo. Lapurdiko kostaldean sortutako taldea da. Dantzarekin lotutako musika tradizionala, doinu modernoagoekin uztartzen dute.

Lapurtarren ondoren, musika tradizionalaren esparruan nazioartean oihartzun handia izan duen taldea ariko da: Altan talde irlandarra. Milioi bat disko baino gehiago saldu dute, hamabi urteko epean.