Gaurkotasuna

Atzealdea

Mahats bilketaren eguna izango da irailaren 24an

Bosgarren edizioa beteko du Hondarribiko Mahats Bilketaren Egunak.

2016·09·20


Hondarribian txakolinaren produkzioa berreskuratu izana ospatzeko modua da. Hiriko bi produktoreek, Hiruztak eta Beko Errotak antolatu dute, Hondarribiko Udalaren babesarekin. Hiruzta Txakolindegian izango da, irailaren 24an, larunbatarekin.

11:30etan Mahats Bilketa Tailerra eskainiko dute.

13:30etan lehen zapaltzea egingo dute, aperitiboarekin batera.

14:00etan bazkaria izango da. Tailerraren eta bazkariaen truke, 38,50 euro ordaindu beharko dute helduek, eta 15 euro haurrek.

Informazio gehiago jasotzeko, edo erreserbak egiteko: 943 10 40 60 edo reservas@hiruzta.com.