Gaurkotasuna

Atzealdea

Erdi Aroko Azokako argazki lehiaketa antolatu du Merkataritza eta Turismo departamentuak

Udaleko Merkataritza eta Turismo sailak Hondarribiko 2016. urteko "Erdi Aroko Azoka" argazki lehiaketa antolatu du. Azoka ekainaren 11 eta 12an izan zen, eta orduan ateratako argazkiak entregatzeko epea datorren uztailaren 1ean amaituko da BAZen.

2016·06·21


Gogoratu BAZ astelehenetik ostiralera irekitzen dela, goizeko 9:00etatik 13:30era. Partaide bakoitzak gehienez lau argazki aurkez ditzake, saritu edota argitaratu gabeak.

Koloretan edo zuri-beltzean izan daitezke argazkiak, neurria 20x30 zentimetrokoa izan beharko duelarik (markorik eta euskarririk gabe). Lanaren atzealdean izen bat idatziko da eta horrekin batera datorren kartazal itxiaren kanpoaldean, aurkeztutako lanean edo lanetan idatzitako izen berak.

Kartazalaren barruan argazkiekin batera beste gutun-azal bat egongo da eta bere barnean egilearen izen-abizenak, helbidea, N.A.N.ren fotokopia eta telefonoa idatziko dira. Lehen hiru sarituentzat, 500, 400 eta 300 euroko sariak egongo dira.

 

Dokumentuak deskargatu