Gaurkotasuna

Atzealdea

XXV.edizioa du euskal txiste grafikoen lehiaketak

Hogeita bosgarren aldiz antolatu du Hondarribiko Udaleko Euskara Zerbitzuak Euskal Txiste Grafikoen Lehiaketa.

2016·09·22


Parte hartzeko, lanak BAZ bulegoan aurkez daitezke, urriaren 28ra arte. Hiru maila izango ditu lehiaketak:

  • A: 16 urtez gorakoentzat (300 eta 200 euroko bi sari).
  • B: 12 urtetik 16ra bitartekoentzat (150 euroko bi sari).
  • D: 12 urtetik beherakoentzat (komiki liburuen bi sorta).

Gaia eta teknikak libreak izango dira, baina lan bakoitzak bineta bat bakarrik izan beharko du, eta ezinbestekoa da bokadiloaren erabilera. Narrazioaren bidezko txisterik ez da onartuko. Hala ere, testua ezinbestekoa da, eta euskarazkoa beharko du izan.

Neurriei dagokionez, A eta B mailatan DIN A-3 orria erabili beharko da, eta D mailan DIN A-4a. Lan bakoitzak bere izenburua edukiko du, eta lanarekin batera gutunazal itxi bat aurkeztuko da.

Gutunazalaren gainean lanaren izenburua eta zein mailatan parte hartuko duen idatzi beharko da. Barruan, aldiz, egilearen izen-abizenak, helbidea eta telefonoa.

Nortasun agiriaren kopia ere erantsi beharko du parte hartzaileak, baldin badu.

Informazio gehiago nahi duenak, euskara@hondarribia.eus helbidera idatzi dezake.