Gaurkotasuna

Atzealdea

Igandean izango da txistularien kontzertu nagusia

Hondarribiko Txistularien Kontzertu Nagusiaren LI.edizioa antolatu du Hondarribiko Txistu Taldeak, Hondarribiko Udalaren eta Kutxabanken laguntzarekin.

2016·08·24


Igandean izango da, abuztuaren 28an, 12:00etan Gipuzkoa plazan.

Kontzertu osoa izango da, protagonistak, Euskal Herriko Txistulariak, ez baitira bakarrik ariko. Maila handiko kolaboratzaileak izango dituzte: Parrokiako Abesbatza, Kemen Dantza Taldea, Erlaitz Metal Taldea, Oihane Narbarte (trikitixa), Koldo Emery (abeslaria), Peio Irigoien (txistu bakarlaria eta dultzaina), Oihan Alberro (dultzaina), Oier Etxaburu (teklatua), José Ramón Alberdi (perkusioa).

Alberto Lasa Ansalas izango da zuzendaria.