Gaurkotasuna

Atzealdea

Elkarteei zuzendutako saioa antolatu du udalak

“Hondarribian Elkarlanean” jardunaldia antolatu du Hondarribiko Udalak, eskualdean lan egiten duten Gobernuz Kanpoko Erakundeei eta elkarteei zuzenduta.

2016·09·27


Haien jardueraren inguruan hausnartzea, informazioa eskaintzea eta laguntza ematea da saioaren helburua. Urriaren 2an izango da, igandearekin.

Goizean zehar, erakusketa egingo dute parte hartuko duten elkarte eta erakundeek, Butron pasealekuan, 11:00etatik 14:30etara.