Gaurkotasuna

Atzealdea

Katastro balioen berri emateko erakusketa antolatu du udalak

Etxebizitzen katastro balioak eguneratu ditu Gipuzkoako Foru Aldundiak.

2016·09·21


Egindako aldaketek eragina izan dezakete Ondasun Higiezinen Gaineko Zergan. Hiritarrek horien berri izan dezaten, erakusketa antolatu du Hondarribiko Udalak, Itsas Etxean, irailaren 23tik urriaren 13ra (biak barne).

Astelehenetik ostiralera 9:00etatik 13:30etara ikus daiteke goizez, eta 16:00etatik 18:00etara arratsaldez.

Larunbatetan, 10:00etatik 13:00era egongo da zabalik. Itsas Etxeko atzeko atetik sartu beharra dago, eta teknikari bat egongo da erakusketan, azalpenak emateko prest.