Gaurkotasuna

Atzealdea

Udalak Aranzadi elkartearekin hitzarmena sinatu du apo lasterkariaren habitata babesteko

Hondarribiko Udalak lurraldea zaintzeko hitzarmena sinatu du Aranzadi Zientzia Elkartearekin, eta hala, “Asociación de Herpetología de España” izeneko elkartearekin, apo lasterkariak Jaitzubiko laborantzetan erabiltzen dituen ugalketa eremuak kudeatuko ditu.

2016·04·25


Hondarribian apo lasterkariak duen egoera azaltzeko, eta apo lasterkariaren habitataren aldeko ekintza burutzeko, Aranzadi Zientzia Elkarteak bi ekimen jarriko ditu abian apirilaren 15 eta 16ko asteburuan. Ostiral gauean landa-irteera egingo du espeziea ikusteko (eta agian entzuteko), eta hilaren 16an goizean boluntarioen jardunaldia egingo du, babestutako lurzatian espeziearen lehorreko habitata egokitzeko. Informazio gehiago izateko begiratu www.aranzadi.eus.

Apo lasterkaria (Bufo calamia), anfibio “kaltebera” gisa ageri da Basa eta Itsas Faunan eta Landaredian Arriskuan dauden Espezien katalogoan, eta Gipuzkoan populazio bakarra Txingudiko Badian dago, Irungo eta Hondarribiko lurretan. Duela hamar urtetik Aranzadi Zientzia Elkartea Txingudiko eremuko apo lasterkariaren populazioa aztertzen ari da. Horrez gain espeziea kontserbatzeko kudeaketa neurriak hartu ditu, Plaiaundin, Arbesen, Jaitzubian eta Zubietan putzuak sortzeko, batez ere.

Une oro “Asociación de Herpetología de España” elkarteak populazioa kontserbatzeko aholkuak eman eta egindako lanen alde egon da. Txingudiko populazioa Hiru zaintza-hitzarmen sinatu dira espezie hau bizi izaten den eta oso mehatxatuta dagoen hiru udalerrietako udalekin (Hondarribia, Irun, Sopela). Hondarribiaren kasuan kudeaketa lanak Jaitzubiko paduretatik hurbil dauden uzta-larreetan egingo dira.

Horixe izan zen Aranzadi Zientzia Elkarteak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak aukeratutako lurzatietako bat, neurri konpentsatzaileak martxan jartzeko Bidasoako Eskualdeko Ospitalera joateko biribilgunearen obren ondorioz. Bidasoako ospitalera zihoan ibilgailu-trafikoa arintzeko biribilgunea bikoiztu egin zen 2014 urtean. Obrek apo lasterkariaren guneetako bat aldatuko zuenez (Zubietakoa), konpentsazio neurriak proposatu ziren espezieari eragindako kaltea txikitzeko.

Urte hartan bertan 10 putzu sortu ziren eta drainatzeko ubide bat egokitu zen. Esku-hartze horiek guztiak lur publikoan egin ziren. Boluntarioen laguntzarekin 2015 urtean zazpi putzuren sorrera kudeatu da, eta oso emaitza positiboa eman dute, izan ere gutxienez zazpi putzutan ugaldu da espeziea. Hormigoiarekin iragazgaiztutako putzuen kasuan eta drainatze ubidean apoa egoki ugaldu da, eta betatik sortu dira Jaitzubiko apotxo bakarrak 2015 urtean.

Tamalez sortutako putzuen eraginkortasuna kudeaketaren baitan dago, ondorioz eremua modu periodikoan kudeatu beharko litzateke, urtean 2-3tan sastrakak kenduz. Hartarako tresna eraginkorra izan litezke Eusko Jaurlaritzaren Lurraldea Zaintzeko laguntzak. Apo lasterkaria eta bere habitata. Neurri ertaineko apoa da(4.8 cm.), hanka motz samarrekoa; horrek mugitzeko duen eran eragiten du, lasterketa motzak egiten baititu, gainerako anfibioek egiten dituzten saltoak egin beharrean.

Apo lasterkariak eguzki handiko eremu irekiak behar ditu. Espezieak arrakasta du segida ekologikoaren lehenengo etapetan dauden eremuetan. Hori dela-eta espezieak ez du nahitaez klimax egoeran dauden zona babestuetan egon beha, izan ere itxuraz degradatuak diren eremuetan ere egon ahal da, besteak beste harrobietan, legar-hobietan, eta hondarra ateratzeko eremuetan edo une oro kudeatzen diren eremuetan, adibidez larre eta laborantza eremu atlantikoetan.

Era berean, putzuak sortu diren abandonatutako hiri orube eguzkitsuetan ere bizi izaten dira. Egunez, haiek zulatzen dituzten gorde-lekuetan ezkutatzen dira, baita lur gainean uzten diren objektuen azpian ere, besteak beste harrizko blokeen, egurrezko enborren eta bestelako osagai organiko eta inorganikoen azpia