Gaurkotasuna

Atzealdea

Udalak Unai Emery herritarra zoriontzen du

Hondarribiko Udalak Unai Emery hondarribiarra zoriondu nahi du atzo Basilean Europa League-ko finalean Liverpool-en aurka lortutako garaipena dela eta.

2016·05·18


Hala, hirugarren aldiz jarraian, Europa League-ko txapelduna bilakatu da Sevilla taldearekin, orain artean oso gutxik egin dutena lortuaz. Hondarribiaren izena edonora zabalduz egiten duen lana goraipatu nahi dugu, baita eguneroko lanean, sakrifizioan eta konstantzian eredu izateagatik ere.