Gaurkotasuna

Atzealdea

Udalak Gobernuz Kanpoko Erakunde eta elkarteentzat laguntzak deitu ditu

Urtero bezala, Hondarribiko Udalak Gobernuz Kanpoko Erakundeei zuzendutako dirulaguntzak deitu ditu, 103.500 eurorekin; hortaz gain, gizarte arloan lan egiten duten elkarteentzat 18.000 euro banatuko dira.

2016·07·06


Eskaerak aurkezteko epea uztailaren 23an amaituko da, eta BAZen egin beharko da. Arantxa Berrotaran Gizarte Zerbitzuetako zinegotziak adierazi duenez, “bi atal desberdin daude. Alde batetik, Gobernuz Kanpoko Erakundeentzat diren laguntzak, eta bestetik gizarte zerbitzuen alorrean lan egiten duten Elkarteentzat direnak”.

Gobernuz kanpoko eta gizarte arloan zerikusia daukaten elkartei dirulaguntzak zabaldu dizkiegu aurten ere. Krisi egoeran momentu zailak bizitzen ari gara baina ez dugu ahaztu behar gu baino okerrago jende asko dagoela”. “Horregatik, lerro hauek aprobetxatu nahiko nituzke, eskertzeko erakunde eta elkarte hauek egiten duten lana, eta bertan dauden pertsona bolondresen dedikazioa ere. Oso eskertzekoa da”.

 

Dokumentuak deskargatu