Gaurkotasuna

Atzealdea

Udalak jai nagusietako II. erakusleiho lehiaketa antolatu du

Udaleko Turismo eta Merkataritza Departamentuak bigarren aldiz Jai Nagusietako Erakusleiho Lehiaketa antolatu du, merkatal dendei begira.

2016·08·11


 Izenemateko epea abuztuaren 11n ireki eta 19an itxiko da BAZ.

Merkataritza herriko biziaren partaide egin nahi da, eta ondoen apaindua den establezimenduari saria emango zaio” dio Maria Serranok, Merkataritza eta Turismoko zinegotziak. “Lehiaketa honen bidez herriko jaiak apaintzeko beste urrats bat eman nahi da. Iaz jarri genuen abian eta ikusita eman zituen emaitzak ikusita, aurten errepikatzea erabaki dugu. Erakusleihoen apainketak abuztuaren 31tik irailak 11 arte egon behar du, eta parte hartu ahal izango dute kalera ematen duen erakusleihoa duten establezimendu guztiek, baldin eta martxan baldin badaude”.

Epaimahaiak diseinua, sormena, irudi komertziala eta produktuaren aurkezpena izango ditu kontuan. Erakusleiho onenentzat hiru sari izango dira, 450, 300 eta 200 eurokoak. Serrano zinegotziak dei egiten die “merkatal denden jabeei lehiaketan parte har dezaten eta bere dendak apain ditzaten jaietako irudi eta koloreekin. Jaietan antolatzen dugun hau Gabonetan, Inauterietan eta Blues Jaialdian antolatzen ditugunei batu egin behar zaie, bertoko merkataritza indartzeko asmotan”.

 

Dokumentuak deskargatu