Gaurkotasuna

Atzealdea

Urriaren 3an hasiko da antzerki tailerra

Hondarribiko antzerki tailerraren hurrengo sasoia urriaren 3an hasiko da, astelehenarekin.

2016·09·26


Hiru hilabetean zehar bilduko dira taldeak, astelehenetan eta asteazkenetan, 19:15etatik 21.15ak arte, Alde Zaharreko Kultur Etxean.

Publiko mota guztiei zuzendutako jarduera da. Norberak erabaki ahal izango du astean behin edo bitan parte hartzea. Edonola ere, astelehenetan, oinarrizko mailako saioa izango da. Eduardo Galarza hondarribiarrak zuzenduko ditu saioak.

Arte Dramatikoetan Lizentziatua da. “Ekimen hau sortu zen zenbait hondarribiarrek antzerkiaren inguruan zerbait antolatu beharra zegoela ikusi zutelako. Udalarekin harremanetan hasi ziren, eta martxan jarri genuen. Oso emaitza egokiak izan ditu, eta aurten, beraiekin laguntzaile lanetan jarraituko du Udalak, asko eskertzen dugularik egiten duten lana” azaldu du Juan Luis Silanes Kultura arloko ordezkariak.

Tailerra hiru hilabetekoa izango da, eta 30 euro balioko du. BAZen edo udala@hondarribia.eus helbide elektronikoan eman daiteke izena, eta lehen saioan azalduko dute ordainketa nola egin.