Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Hondarribia

Habiaratutako portletak
Web edukia bistaratu

Gaurkotasuna

Gaurkotasunaren xehetasuna

Eduki publikatzailea
Atzealdea

Ekonomia, Merkataritza eta Turismo Sustapenako, Euskarako eta Gazteria eta Prebentzio Komunitarioko aurrekontuak aurkeztu dira gaur

Maria Serrano Ekonomia, Merkataritza eta Turismo sustapenako, Euskarako eta Gazteria eta Prebentzio komunitarioko zinegotziak 2020rako departamentu hauek izango duten aurrekontua aurkeztu du gaur prentsa aurreko batean.

2020·01·22


Maria Serrano  Ekonomia, Merkataritza eta Turismo sustapenako, Euskarako eta Gazteria eta Prebentzio komunitarioko zinegotziak 2020rako departamentu hauek izango duten aurrekontua aurkeztu du gaur prentsa aurreko batean.

“Ekonomia, Merkataritza eta Turismo Sustapena Departamentuak 1.438.553 euroko aurrekontua du 2020rako”. Hala adierazi du Maria Serrano  Ekonomia, Merkataritza eta Turismo sustapenako zinegotziak. 

“Helburu nagusiak 4 dira. Turismo jasangarriaren aldeko apustua egin; hiriko Merkataritza eta zerbitzuei babesa eman; ekintzailetza, berrikuntsa eta prestakuntza sustatu eta ekonomia hazkundea eta enplegua areagotu. 

“Alde batetik, lehengo egunean aurkeztu genuen Turismoko Plan Estrategikoko ekintzak gauzatzeko 619.661 euroko aurrekontua izango dugu” 
Ekintzailetza sustatu nahi dugu Bidasoa bizirikekin batera, gustatuko litzaiguke aurten hirigintzako obrak bukatzen direnean, puntalean dagoen bigarren enpresa gunea martxan jartzea” Adierazi du Serranok.  Hain zuzen ere, hainbat ekintzailetza  eta enplegu programa aurrera eramateko 459.127 euroko aurrekontua du departamentuak.  
Beste aldetik, “Hondarribia abian programa gauzatu ahal izateko 294.828ko aurrekontua izango dugu. Hemen gure helburua merkataritzarekin lanean jarraitzea eta sektore nautikoko komunikazioa idartzea da. Halaber, ekintzaile eta lokalen modernizazioa laguntzeko 60.000 euroko partida dugu”.  

Euskara arloa
Euskara departamentuak bi helburu nagusi  dituc“hizkuntzaren erabilera sustatu eta bere ezagutza hobetzea”. Eta helburu hauek betetzeko 768.051 euro bideratuko ditu udalak. 
“Euskararen Sustatze Plana eta Euskararen Erabilera Plana abian ditugu eta horiek gauzatzeko 232.848 euroko partida dugu.

Halaber, aurten Euskaraldiaren bigarren edizioa daukagu eta horretarako berriro ere gizarte eragileak eta herritarrak mobilizatu nahi ditugu honen inguruan. Horretarako, Udalak dinamizatzaile bat jarriko du eta hainbat ekintza aurrera eramango dira Euskaraldiari indarra eta bultzada emateko. 

Beste aldetik, ikastetxe, elkarte eta herritarren jarduerak babesteko 61.602 euro bideratuko dira. “Hemen adibidez, Egiluze eta Ama Gudalupekoa ikaztetxeak udaran euskara erabiltzeko egiten dituzten ekintzak babesten ditugu” , esan du Serranok. 

Aipatzekoa da, “herritarrak Euskaltegira edo barnetegietara joateko diru laguntzak egongo dira eta baita merkataritzak rotulo eta webguneak euskaraz jartzeko ere. Halaber, Blagan elkartearekin lankidetzan jarraitzen dugu eta beraientzat 9.000 euro bideratuko ditu Udalak”.  

Gazteria eta Prebentzio Komunitarioa 
“Momentu honetan 730.157 euroko aurrekontua dugu baino kopurua asko handituko da kredito aldaketa onartzen dugunean Sainduako Gaztelekua eraberritzeko proiektua edo obrak esleitzera aterako ditugu eta” adierazi du Serranok.   

Departamentu honen helburu nagusiak dira gazteei zuzenduriko zerbitzu eta eduki egokiak bermatzea; Aisialdirako jarduera eta ekimenak eskeintzea eta gure gaztetxoen artean bizimodu osasungarrien aldeko lanketa egitea. Aipatzekoa da ere “orain urte guztian zehar egiten direla prebentzio lanak, nahiz eta momentu zehatzetan mezuak areagotu”.