Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Hondarribia

Gaurkotasuna
Atzealdea

Ekintza ugari Hondarribian Bularreko Minbiziaren aurkako astean

Urriaren 19a Bularreko Minbiziaren Aurkako Nazioarteko Eguna dela-eta ekintza ugari antolatu dira aste osorako Udalaren eta zenbait elkarteren artean.

2019·10·15


Urriaren 19a Bularreko Minbiziaren Aurkako Nazioarteko Eguna dela-eta ekintza ugari antolatu dira aste osorako Udalaren eta zenbait elkarteren artean.

Aurkezpena gaur burutu da Kasino Zaharrean, eta han izan dira Gotzone Larrarte Gizarte Zerbitzuetako zinegotzia, AECC Elkarteko Gema Landatxe eta Mari Carmen Gomez, Nagusilan Elkarteko Jesus Mari Gerra eta EMEKI Elkarteko Kontxi Galardi. Katxalin Elkarteko ordezkariek ezin izan dute bertan egon.

“Emakumeak gogorren jotzen dituen gaitzaren aurrean kontzientziazioa, prebentzioa eta babesa sustraitu nahi dituzte iragarritako ekintzok. Halere, gizonen %5-8 artean ere jotzen du gaixotasunak” esan du Gotzone Larrartek. “Denon arteko sare-lana egitea ezinbestekoa da eta zentzu horretan hainbat aktibitate antolatu ditugu”.

Abiapuntu gisa, prentsaurrekoa amaitu eta lazo arrosa jarri dute Kasino Zaharra Adinekoen Etxean eta Emekiren eraikinean gaur bertan.

Ostiralean, hilak 18, 11:00etan, ‘Bularreko Minbiziaren Aurkako Tipi-Tapa’ egingo da Itsas Etxea Auditoriumetik Kasino Zaharreraino.

Larunbatean urriak 19an, eguerdiko 12:00etan San Pedro kalean lazo arrosen banaketa egingo da eta ohol erraldoi bat jarriko da gaiaren inguruan eritziak eta aportazioak jasotzeko.

Azkenik, urriaren 20an, EMEKI Elkarteak antolatuko duen farfailarien topaketan larro arrosak banatuko ditu Zumardian.