Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Hondarribia

Habiaratutako portletak
Habiaratutako portletak
Web edukia bistaratu

AZKEN BERRIAK

Eduki publikatzailea
Atzealdea

EAJk irabazi zituen atzoko hauteskundeak botuen %48'92arekin

EAJ-k irabazi zituen atzo Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak Hondarribian. 3464 boturekin, %48’92 eskuratu zuen EAJk. Bigarren EHBildu geratu zen, 1836rekin, eta botu guztien %25’93arekin.

2020·07·13


EAJ-k irabazi zituen atzo Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak Hondarribian. 3464 boturekin, %48’92 eskuratu zuen EAJk. Bigarren EHBildu geratu zen, 1836rekin, eta botu guztien %25’93arekin. Hirugarren PSE-EE geratu zen 666 boturekin (%9’40arekin), laugarren Elkarrekin Podemos 521rekin (%7’35) eta bosgarren PP alderdia 329rekin (4’64%).

Horietaz gain, VOX alderdiak 92 botu lortu zituen (1’29%), Equo Berdeak-ek 91 (1’28%), beste 75 txuriak izan ziren eta 43 baliogabeak. Denetara 7198 hondarribiarrek eman zuten botoa, eskubidea zutenen artean %54’35ak. Abstentzioa, %45’65ekoa izan zen.

Txomin Sagarzazu Alkateak eskerrak eman dizkie “atzoko eguna normaltasun osoz joan zedin lan egin zuten guztiei. Bizitzen ari garen egoera honetan hauteskunde egun bat inolako arazorik gabe burutu izatea pozik egoteko modukoa da.

Aipatzeko modukoa da era berean hiritarrak erakutsi zuen jarrera dena ongi atera zedin” amaitu du Sagarzazuk.


Web edukia bistaratu

#Hondarribia ez da gelditzen

emakumeen aurkako indarkeriari ez
 
900 840 111
016
UDALTZAINGOA
Deporte en casa
943 11 13 13
BAZ
Deporte en casa
943 11 12 11
GIZARTE ZERBITZUAK
Icono telefono
943 11 12 91
ONLINE TRAMITEAK
Icono web