Gaurkotasuna

Atzealdea

Donostia-Hondarribia mendi lasterketaren zortzigarren edizioa igandean izango da

Igande honetan Donostia-Hondarribia-Talaia Bidea lasterketaren zortzigarren edizioa ospatuko da, Fortuna Kirol Taldeak antolatua. Aurkezpen ofíziala Hondarribiko Udaletxean egin da eta han izan dira Kalixa Silanes, Hondarribiko Udaleko Kirol zinegotzia, Arantza Rojo C.D. Fortunako ordezkaria, Iker Oliveri hiru alditan lasterketa irabazi duen hondarribiarra, eta Alazne Mujika, iaz beteranoetan bigarrena sailkatu zena.

2018·03·20

“Udalarentzat lasterketa honi harrera egitea gogoko zaigu. Kirol-zaletasuna bultzatzeko balio du lasterketak, baita gure ondare naturala balioan jartzeko ere.Ahal den gauza guztietan laguntzen saiatzen gara, azpiegitura aldetik helmugan, trafikoa arautzen edota Hondartza Kiroldegia irekitzen kirolarientzat…” dio Silanesek.

“Mendi lasterketa honek ia 31 kilometro ditu eta Hondarribiko Harresilanda kalera iritsiko da Jaizkibeletik etorrita” dio Arantza Rojok. “Goizeko 9.30ean aterako da Donostiko Katalunia Plazatik;  500 pertsonek parte hartuko dute, horietatik %7’6 emakumezkoak. Zozketan jende asko kanpoan geratzen da baina diskriminazio positibo bat egin nahi izan dugu ahalik eta emakume gehienek parte har dezaten”.

Iker Oliverik esan duenez “eguraldiaren beldur gaude denok. Euri asko emanda dago eta horrek eragina izaten du, batez ere segurtasunarengatik. Forman nator aurten, inoiz baina hobetoago jaisten ari naiz eta gerra emateko prest nago. Ukituak uzten dituen oso lasterketa azkarra da eta ikusiko dugu nola doan eguna”.

Alazne Mujikak “oso lasterketa ederra” dela gehitu du. “Ni gehiago Ulia aldean entrenatzen aritzen naiz, eta ilusio handiarekin nator. Iazko lana errepikatzea lortzen badut urte bete gehiagorekin, pozik geratzeko modukoa izango da”.

http://www.cdfortunake.com/es/pruebas-deportivas/115-donostia-hondarribia-talaia-bidea.html