Gaurkotasuna

Atzealdea

Donibane Lohitzun – Hondarribia lasterketaren 19. edizioa igandean

Datorren igandean ospatuko den XIX. Donibane Lohitzun – Hondarribia lasterketa prest dago. Gaur aurkeztu da Udaletxeko Areto Nagusian, eta han izan dira Txomin Sagarzazu Hondarribiko Alkatea, Carlos Fernandez Hondarribia Kirol Taldeko ordezkaria eta Rafa Indo, Donibaneko Ur Joko elkarteko ordezkaria.

2016·10·16


Lasterketak 19 urte bete ditu, eta erreferente batean bilakatu da” esan du Txomin Sagarzazu Alkateak. “Erreferentea da kirol maila aldetik baita antolakuntza aldetik ere. Horren gainetik, bi elkarteek egiten duten lan bikaina eta kolaborazioa aipatu nahiko nuke. Oso erlazio kontsolidatua dute eta garrantzitsua da koordinazio hori aipatzea. Ziur igandean ere hala izango dela”.

Carlos Fernandezek lasterketako zuzendariak gehitu duenez, “ekitaldi ederra espero dugu iganderako. Dortsal kopurua 2750ra igo dugu eta bete egingo dugu. Horietatik 1500 Iparraldekoak dira eta 1200 inguru Hegoaldekoak. Partehartzaileen %25 emakumezkoak dira eta guretzat oso garrantzitsua da hori. Hortaz gain, denetara 400 bolondres egongo dira lasterketan, eta eskertu egin nahi genieke beraiei laguntza, eta zer esanik ez, enpresa eta elkarte laguntzaileei, batez ere Hondarribiko Udalarena”.

Rafa Indok gehitu duenez, “guretzat Iparraldeko eta Hegoaldeko pertsona kirolzaleen lankidetza sendotzea oso garrantzitsua da eta zentzu horretan lanean jarraituko dugu. Mailako froga bat antolatzen dugula uste dugu eta hala jarraituko dugu”.

Berritasun moduan, esan aurten korrikalarien kopurua 250etan igo egin dela, eta bi komun ibiltari erabili ahal izango dituztela lasterkariek. Lasterketa 11:00etan abiatuko da Donibanetik, eta lehenak eguerdiko 12:00etarako iritsiko dira Zuloaga kalera.

Iazko lasterkan bildutako 2.563 euro eman dizkiote Hondarribia Kirol Taldeak eta Ur Joko Elkarteak Elikagaien Bankuari Jose Manuel Pineda ordezkariari hain zuzen. Partehartzaile bakoitzeko euro bat jartzen du antolakuntzak, izaera solidarioari eusten.