Gaurkotasuna

Atzealdea

Udalari José Bergamini buruzko zenbait dokumentazio eman zaio dohaintzan

Xabier Sánchez Erauskinek eta “Amigos de Bergamín en Euskadi” taldeak Txomin Sagarzazu Hondarribiko Alkateari hiru liburuki eman dizkiote, José Bergamíni buruz informazio ugari eta aipamen historiko asko dituztenak; José Bergamín XX. mendeko “27ko Generazioa” deitzen den taldeko olerkari eta idazlea izan zen, eta 1983 urtetik Hondarribiko Udalerrian dago lurperatuta.

2016·07·09


Dohaintzako ekitaldi xumean, Sanchez Erauskinek, besteak beste kazetaria, irakaslea EHUko Informazio Zientzien Fakultatean, “Punto y Hora” aldizkariko zuzendaria eta “Egin” egunkariko zuzendariordea, Txomin Sagarzazu hiriko Alkatearen bidez hiru liburuki eman dizkio Hondarribiari, José Bergamíni buruzko informazio ugari dituztenak: “Bergamín historian zehar aintzatespen gutxien jaso duenetako bat da, baina Errepublika garaian, eta geroago ere, Espainiako intelektual garrantzitsuena izan zen” dio Sanchez Erauskinek.

Txomin Sagarzazuk eskerrak eman dizkie Sánchez Erauskini eta “Amigos de Bergamín en Euskaldi” taldeko kideei udalari egindako ekarpenagatik. Gure funtsen aberasgarri da, eta Liburutegia biziagoa egiten du. Kote Guevara Liburuzainak zera esan du: “ekarpen baliotsu hau Bordari Funtsean sartuko dugu, bertan gordetzen baititugu Hondarribiarekin lotura duten argitalpen guztiak. Merezi duen trataera emango diogu, eta sarean igoko dugu, irakurketa eta ikerketarako iturri aberasgarria izateko, besteak beste”.

Joserra Emparanek, “Amigos de Bergamín” taldekoak, zera gogorarazi du: José Bergamín 27. urteko belaunaldiko intelektual gorena da, eta ez da behar lukeen adina aintzatetsia; idazlea lurperatu zutenean, heriotzaren 25. urteurrenean, Generalitateko Pasqual Maragall, Hondarribiko orduko Alkatea zen Aitor Kerejeta eta Xabier Sánchez Erauskin bera bertan zeudela, ekitaldian, Bergamin Espainian erromes sentitzen zen, atzerritarra bezala; idazlearen nahia Euskal herrian hil eta Hondarribian lurperatzea izan zen.