Gaurkotasuna

Atzealdea

Donibane Lohitzun-Hondarribia lasterketa dela eta trafiko desbideraketak

Igande honetan, XIX. Donibane Lohitzun – Hondarribia lasterketa ospatuko da. Helmuga Zuloaga kalean egongo da eta Mendelutik sartuko dira Hondarribira korrikalariak.

2016·10·19


Trafiko desbideraketak goizeko 11.15etan hasiko dira eta gutxi gora behera 14.00ak arte jarraituko dute. Aurten ere lasterketa Alde Zaharretik igaroko da, Santa Maria ateaurretik igoko delarik. Ondorioz 11.15tatik 14.00tara ezingo da Alde Zaharrera iritsi ezta atera ere autoz.

Hondarribira sartzeko autoek bide hau jarraitu beharko dute: Mendeluko biribilgunea, Hospital Komarkalerako bidea, N-I (Golf-eko errepidea), Amuteko semaforoa, Kostako errepidea, Txiplaoko biribilgunea,  eta Jaizkibel Etorbidetik edota Harresidalanda kaletik aurrera egin.

Irteerako trafikoa honakoa izango da: 

  • Portuan bizi direnak: hondartzako bidetik joango dira, Itsasargi kaletik aterata. 
  • Gainontzeko Hondarribiko tokietatik, Iturri Berriko biribilgunetik Kostako errepidera egin behar da, handik Amutera heltzeko.