Gaurkotasuna

Atzealdea

Dena prest bihar Olazabal Kirol Sarien ekitaldirako

Dena prest dago bihar Itsas Etxea Auditoriumean III. Olazabal Kirol Sarietako ekitaldia ospatzeko. Arratsaldeko 19:00etan hasiko da, eta hantxe izango dira aurten izendatuak dauden kirolari eta elkarteak, eta nola ez, Txema Olazabal sariei izena ematen dien txapeldun hondarribiarra.

2018·03·15


Dena prest dago bihar Itsas Etxea Auditoriumean III. Olazabal Kirol Sarietako ekitaldia ospatzeko. Arratsaldeko 19:00etan hasiko da, eta hantxe izango dira aurten izendatuak dauden kirolari eta elkarteak, eta nola ez, Txema Olazabal sariei izena ematen dien txapeldun hondarribiarra. Txomin Sagarzazu Hondarribiko Alkatea eta Kalixa Silanes kirol zinegotzia ere han izango dira, gainontzeko udal zinegotziekin batera.

Ekitaldia Oihan Vega telebistako aurkezle eta irratiko esatari ezagunak aurkeztuko du, eta ordu t’erdiko iraupena izango du. Lehenik kirolarekin zerikusi zuzena duten pertsonen artean, bozkatuena hautatuko da. Saritua hauetako bat izango da: Jose Javier Aristizabal, Miguel Angel Izquierdo, Jesus Mari Jauregi, Pello Olazabal eta Jose Ignacio Sodupe. 

Ondoren, elkarte onenaren saria lortzeko aukera honakook izango dute: Ama Guadalupekoa Judo Elkartea, Hondarribia Arraun Elkartea, Bidasoa Atletiko Taldea, Club Balonmano Hondarribia, Hondarribia Itsaskari Baita, eta Hondarribia Ikasbasket Taldea.

Jarraian, gizonezkoen txanda iritsiko da. Iker Almandoz, Ion Areitio eta Ander Vilariñoren artean aterako da irabazlea.

Amaitzeko, emakumezko kirolari onena zein den aditzera emango da. Aukera dutenak Mariasun Quiñones, Olatz Arrieta, Cyara Palenzuela, eta azkenik,  Noema Garcia, Amaia Arotzena, Nerea Etxebeste, Amaia Etxebeste eta Olatz Muñoz dira.