Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Hondarribia

Habiaratutako portletak
Web edukia bistaratu

Gaurkotasuna

Gaurkotasunaren xehetasuna

Eduki publikatzailea
Atzealdea

Dena prest arraun astebururako Hondarribian

Hondarribiko XXXI.Ikurriña-Mapfre Sari Nagusia eta I. Emakumeen Mapfre Bandera egongo dira jokoan igandean, abuztuaren 12an. Eusko Label Ligako lehia ikusgarria hartuko du Hondarribiak.

2018·08·08


Hondarribiko XXXI.Ikurriña-Mapfre Sari Nagusia eta I. Emakumeen Mapfre Bandera egongo dira jokoan igandean, abuztuaren 12an. Eusko Label Ligako lehia ikusgarria hartuko du Hondarribiak. Aurkezpena gaur burutu da Udaletxeko Areto Nagusian, Txomin Sagarzazu Hondarribiko Alkatea, Joxemi Elduayen Hondarribia Arraun Elkarteko presidentea eta Miguel Aguado Mapfre-ko Gipuzkoako Zuzendari Komertziala han egon direlarik.

Urtero bezala, Hondarribia Arraun Elkarteak eta Hondarribiko Udalak egitarau zabala antolatu dute, beste zenbait elkarteren laguntzarekin. Arraun Eguneko jarduerak igandean izango dira bakarrik, nahiz eta larunbatean TKE 2 Ligako eta ETE Ligako estropadak ere ospatuko diren.

Dena den, Txomin Sagarzazu Alkateak azpimarratu du ekimen erakargarri gehiago ere egongo direla herrian: “Estropada ardatz hartuta, Hondarribian egun edo asteburu ederra pasatzeko aukera egongo da. Eskerrikasko egiten duten lan guztiagatik eta animorik bizienak Arraun Elkarteari bere ibilbidean”.

Joxemi Elduayenek eskerrak eman dizkio “Udalari, egun handi hau ondo joateko lan egiten duten guztiei, denen artean lan ona egiten dugula uste dut, udako denboraldian egun zehatz handia antolatzen dugularik”.

Maria Serrano zinegotziak “hiritar eta bisitari guztiei Hondarribira etorri eta arraunaren asteburuan ondo pasatzea desiratu die. Udako egutegian asteburu handia dugu eta dena ondo joatea espero dugu”.

Larunbata abuztuak 11:

11:30ean ETE Ligaren emakumezkoen X. Txingudiko Bandera.

12:10ean: ARC 2 Ligaren ‘Hondarribiko Arrantzaleen Kofradiako XII. Bandera’.

Igandea abuztuak 12:

10.00: Suziri jaurtiketa.

11.00: San Pedro kaletik estropada eremura arte Kalejira ABIYUAN txaranga eta zale guztiekin.

11:45: Eusko Tren Ligako ‘I. Emakumeen Mapfre Bandera’.

12:00: “HONDARRIBIKO XXXI. BANDERA – MAPFRE SARI NAGUSIA”, TKE-Eusko Label Liga.

14:00-17:00: Elektropatxaranga Portua auzotik barrena

17:00etan: buruhaundiak eta erraldoiak herrian zehar

20:00-24:00: DJ KANUren emanaldia Portua auzoan