Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Hondarribia

Habiaratutako portletak

Web edukia bistaratu

Habiaratutako portletak

GAURKOTASUNA

Atzealdea

Uda Abenturan izena emateko epea apirilaren 23an itxiko da

Datorren uztailerako Uda Abenturaren edizio berri bat ospatuko da Hondarribian.

2016·04·22


Gazteria Sailak antolatuta, 2002, 2003 eta 2004 urteetan jaiotakoei (12, 13 eta 14 urtekoak) zuzenduta dago. Programa euskaraz egingo da, eta parte-hartzaileek bere taldekide zein monitoreekin euskaraz jarduteko gai izan behar dute.

Bi txanda egingo dira, uztailaren 4tik 14ra eta 18tik 29ra, bakoitzean 40 neska-mutilek parte hartuko dutelarik. Goiz eta arratsaldezko ordutegia izango du eta kuota 140 eurokoa izango da. Aurretiko izen-ematea apirilaren 18tik 23ra irekiko da.

Partehartzaile guztien errolda egiaztatuko da. Izena emateko bi aukera egongo dira. On line egiteko aukera bada aurten, www.hondarribia.eus gunean, eta ohikoa den bezala, Gazte Informazio Bulegoan egin daiteke, Javier Ugarte kalea, 6 (943 644752).

Astelehenetik ostiralera 16:30etatik 19:30era irekitzen da eta larunbatetan 10:00etatik 13:00etara.

 

Dokumentuak deskargatu

Uda Abentura [pdf]