Gaurkotasuna

Atzealdea

Adierazpen instituzionala Enrique Lekuona Muñozen heriotza dela eta

Enrique Lekuona Muñoz (Hondarribia, 1945), itsas-ingeniari euskaltzalea eta “Mariñel” itsasontzian SUSTRAIA taldeko bolondres moduan ari zela izandako istripuaren ondorioz hil dela eta, zera adierazi nahi dugu Hondarribiko Udala osatzen dugun udal talde politiko guztiek:

2017·07·13


  1. Aintzat hartzen dugu SUSTRAIA elkarteko bolondresek gure itsas memoria eta ondarea berreskuratzeko egiten ari diren lana, bereziki “Mariñel” itsasontziaren proiektuan ARMA PLAZA Fundazioarekin lankidetzan egiten ari diren lana.
  2. Biziki eskertzen dugu Enrique Lekuonak gure itsas ondarea ezagutu, balioetsi eta gizarteratzeko egindako ekarpen bikaina eta haren jakinduria, gaitasuna eta ekimena.

Aurrekoa eta Enrique Lekuonak Hondarribiko herriari eskainitakoa kontuan hartuta (besteak beste, zinegotzia izan zen 1979-1984 aldian), jendaurreko aitortza egin nahi du Hondarribiko Udalak eta doluminak adierazi nahi dizkie etxekoei, lagunei eta berarekin batera lan egin duten guztiei.

 

Hondarribian, 2017ko uztailaren 13an

 

EAJ-PNV
EAJ-PNV
ABOTSANITZ
ABOTSANITZ
EHBILDU
EH-BILDU
PSE-EE
PSE-EE
PP
PP