Gaurkotasuna
Hondarribitik Gironara parapentean Pirinioak gurutzatuz
2016·07·13
Bi urtetik behin egiten den lasterketaren hirugarren ekitaldia da; bi lehenengoak 2012an eta 2014an egin ziren. 36 pilotu Pirinioak gurutzatzen saiatuko dira, eta hartarako antolatzaileek ezarri dituzten balizak zeharkatu behar dituzte. Baliza horiek mendi garaienetan egon daitezke, adibidez Orhi edo Anayet mendietan, edo haranik itxienetan. Beti gutxieneko ekipamendua eraman beharko dute gainean.
Ekipamendua hau da: parapentea, arnesa, segurtasuneko jausgailua, kaskoa, telefono mugikorra, eta satelite bidez aurkitzeko ekipamendua. 477 kilometro eta 12 egun Pirinioak zeharkatzeko. Ez dago etaparik, 17 ordu egunean, eta tarte horretan mugi daitezke ekipoak (pilotuak eta laguntzaileak). Behin lehenengoa helmugara iristen denan, gainerakoek 24 ordu izango dituzte ibilbidea osatzeko
Parte-hartzaileak batetik bestera hainbat modutan joan daitezke: korrika naiz pausu normalean, mendira igo eta gero parapentean jaitsi, edo zati luzeak parapentean eginez, baina ezin izango da inoiz beste garraiobiderik erabili (zigorra lasterketatik kanporatzea izango da).
Informazio gehiago izateko ikusi honako bideoa: www.x-pyr.com/es/recorrido-2016