Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Hondarribia

Habiaratutako portletak
Habiaratutako portletak
Web edukia bistaratu

AZKEN BERRIAK

Eduki publikatzailea
Atzealdea

Datorren astelehenean TAO zerbitzua abian jarriko da berriz Hondarribian

Aste honetan zehar txartelak jaso beharko dira Udaltzaingoa eta BAZetik

2020·06·01


Datorren astelehenetik, ekainak 8, TAO zerbitzua abian jarriko da Hondarribian berriz. Hala eman du aditzera Maria Serranok, Hiritarren Arretarako zinegotziak. Aste honetan zehar BAZetik (Javier Ugarte kalea) eta Udaltzaingotik (Errebellin kalea) pasa behar da txartela jasotzera.

“Larrialdi egoera ezarri zenean hartu zen lehen erabakietako bat izan zen TAO zerbitzua etetea eta makinak istea. Orain, Estatuko Gobernuak onartutako normaltasun berri baterako trantsizioplanaren faseak aurrera egin ahala herritarren mugikortasuna erraztu, eta jarduera ekonomikoak berriz martxan jarri direla ikusita, beharrezkoa da berria TAO zerbitzua abian jartzea eta aparkalekuen rotazioa indartzea”.

Txartelak jasotzeko neurriak

“Hala, Bentako aparkalekuko makinak irekiko dira, baita Portukoak, Foru kalea eta Ramon Iribarren ibilbidekoak ere. Hondartzako aparkalekuan ere martxan jarriko da TAO zerbitzua, nahiz eta aparkalekua ez den bere osotasunean irekiko gauden egoeran egonda”.

“Hiritarrari eskatzen diogu txartelak jasotzera joaten denean, bai Udaltzaingoan baita BAZen ere, nahitaezkoa dela segurtasun distantziak mantentzea baita maskara eramatea ere” amaitu du Serranok.


Web edukia bistaratu

#Hondarribia ez da gelditzen

emakumeen aurkako indarkeriari ez
 
900 840 111
016
UDALTZAINGOA
Deporte en casa
943 11 13 13
BAZ
Deporte en casa
943 11 12 11
GIZARTE ZERBITZUAK
Icono telefono
943 11 12 91
ONLINE TRAMITEAK
Icono web