Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Hondarribia

Habiaratutako portletak
Habiaratutako portletak
Web edukia bistaratu

AZKEN BERRIAK

Eduki publikatzailea
Atzealdea

Covid-19ari buruzko informazio eguneraturen zerbitzu berria udal web gunean

Hondarribiarekin lotura zuzena duten datuak bertan agertuko dira.

2020·03·30


Hondarribiko Udalak udal webgunean zerbitzu berri bat gaitu du COVID-19ak sortutako krisiari buruzko informazio eguneratua emanez.

Txomin Sagarzazu Alkateak hau adierazi du: “Udalaren webgunea berritu dugu Hondarribiari buruzko informazio eguneratua sartuz, herritarrei krisi une hauetan ahalik eta infomazio egiazkoena eskaintzeko. http://www.hondarribia.eus/  da erreferentziazko wegbunea bizitzea egokitu zaigun egoera honek irauten duen bitartean”.

Hondarribiko datuak

“Alde batetik, Hondarribiko COVID-19ko kasu positiboen garapenaren datuak eguneratzen joango gara, eguneroko garapen grafiko baten bidez. Gainera atal bat gaitu da Koronabirusak sortutako krisiarekin lotura duten Hondarribiko Udalerriari bakarrik dagozkion berriak ematen dituena” jarraitu du esanez Sagarzazuk.

“Beste alde batetik atal bat erantsi dugu administrazioek COVID-19ari buruz hartu dituzten neurriak azaltzen dituena, hondarribiarrarentzat interesgarria izan daitekeena, eta batez ere ikuspegi ekonomikotik”.

“Beste ikuspegi batetik, ikuspuntu ludikoagotik, zenbait proposamen erantsi ditugu hondarribiarren nahitaezko etxeratzea atseginagoa izateko, adibidez Udal Liburutegitik egiten diren proposamenak, Udal Euskaltegiarekin euskara ikasteko on line ikastaroak, edota klik bat eginez Hondarribiko antzinako postal guztiak kontsultatu ahal izatea, edo Fermin Olaskoagak Hondarribiko leinuei buruz egindako ikerketa lana ikustea adibidez”.

“Berriz diot herritarrei alde batetik informazio egiazkoena eskaini nahi diogula, eta zuzen-zuzenean, bizitzen ari garen krisiari buruz. Hori da helburu nagusia” amaitu du esanez Sagarzazuk.

 


Web edukia bistaratu

#Hondarribia ez da gelditzen

emakumeen aurkako indarkeriari ez
 
900 840 111
016
UDALTZAINGOA
Deporte en casa
943 11 13 13
BAZ
Deporte en casa
943 11 12 11
GIZARTE ZERBITZUAK
Icono telefono
943 11 12 91
ONLINE TRAMITEAK
Icono web