Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Hondarribia

Habiaratutako portletak
Web edukia bistaratu

Gaurkotasuna

Gaurkotasunaren xehetasuna

Eduki publikatzailea
Atzealdea

COVID-19ari aurre egiteko ezarritako neurriak ez betetzeagatik 166 espediente ireki ditu Udaltzaingoak otsailean

Juan Mari Altuna Hiri Segurtasunerako zinegotziak hiritarren gehiengoaren jarduera arduratsua eskertu du

2021·02·16

Udaltzaingoak 166 espediente ireki ditu otsailean zehar COVID-19ari aurre egiteko ezarri diren neurriak bete ez izanagatik. Xehetasun gehiago emateko prentsaurrekoa eman dute gaur Udaltzaingoan Juan Mari Altuna Hiri Segurtasuneko zinegotziak eta Patxi Aristizabalek, Udaltzain buruak.

“Udaltzaingoa etengabe dabil lanean” esan du Juan Mari Altuna zinegotziak. “Bere eguneroko lana asko areagotu da COVID-19 eta pandemia egoerarekin. 24 ordu eta 365 egun daude kalean, eta emaitzak ikusi egiten dira. Gogoratu nahi dut une hauetan 43 udaltzain daudela lanean, udaltzain eta laguntzaileen artean. Publikoki eskertu egin nahi dut egiten duten lana”.

“Datuak xehetzen hasita, esan pasa den astean, otsailaren 8tik 14ra Hondarribiko Udaltzaingoak 85 espediente ireki dituela COVID-19ari aurre egiteko ezarritako neurriak ez betetzeagatik. Horietatik 64, asteburuan izan ziren. Otsaileko lehen bi astetan, 166 izan dira irekitako espedienteak” gehitu du Altunak.

“Salaketak aztertzen hasita, sailkapena honelakoa litzateke:  udalerriko edo autonomía-erkidegoko irteera eta sarreren agindua ez errespetatzea (58 espediente), musukoa derrigor erabiltzeko araua ez errespetatzea (17), gehienez 4 laguneko taldeen mugak ez betetzea (7), eta etxeratze-agindua urratzea (3)”.

Urtarriletik 241 espediente

“Urtarrilean beste 75 espediente ireki ziren” esan du Patxi Aristizabalek. “Udalerriko edo autonomia-erkidegoko irteera eta sarreren agindua ez errespetatzeagatik 36 espediente, etxeratze-agindua urratzeagatik 10, musukoa derrigor erabiltzeko araua ez errespetatzeagatik 9, gehienez 4 laguneko taldeen mugak ez betetzeagatik 8, bide publikoan alhohola kontsumitzeagatik 7 eta beste kasu batzuengatik, azken 8 espedienteak”.

“Jakin badakigu, eta argi esan nahi dugu, hiritar gehienek oso jarrera egokia dutela, eta arauak errespetatzen dituztela. Halere, ez da beti horrela, eta Udaltzaingoaren lana arauak betearaztea dela”.

Juan Mari Altunak gogora ekarri du udaltzain eta agente zibikoen lana. “43 udaltzain daude, eta beste 5 agente zibiko. Hiri bizikidetza arautzen duen ordenantza behin eta berriz gogoratzen ari dira hiritarrei. Kontzientziazio lan ona egiten ari dira eta esan egin behar da”.