Gaurkotasuna

Atzealdea

Jabier Ugarte eta Santiago Konpostela kaleetako lanen inguruko bilera irekia egongo da urriaren 10ean

Berriritartze lanak hasiko dira Jabier Ugarte eta Santiago Konpostela kaleetan, urriaren erdi aldean.

2016·10·04


Lehenago, informazio bilera deitu du Hondarribiko Udalak, urriaren 10ean, 19:00etan Kultur Etxeko areto nagusian. Lanen arduradun teknikoek, eta udal arkitektoek parte hartuko dute.

Obraren ezaugarriak, epeak eta trafikoan eta egunerokoan izango duten eragina argituko dute. Alde Zaharreko bizilagunak, eta interesa duten gainerako hondarribiarrak daude gonbidatuta.