Gaurkotasuna

Atzealdea

Manuel Amunarrizen hitzaldia eta afari solidarioa, ekuadorreko Amazoniaren egoerari buruz

Ostiralean, ekainak 17 19:00etan, Hirigune Historikoan, Kultur Etxean, Manuel Amunarrizek hitzaldia emango du, diapositiben bidez; ekitaldiaren izena ‘La aventura de de curar en el mundo mágico amazónico” (Amazoniako mundu magikoan sendatzea, abentura handia) da.

2016·06·13


Ondoren afari solidarioa egingo da KLINK Elkartean, eta bertan Amunarrizek hartuko du parte. Afaritik ateratako etekinak Ekuadorreko Amazonian dagoen Frankling Tello Ospitalearen zerbitzua hobetzeko erabiliko dira.

Manuel Amunarriz hondarribiarra Kaputxinoa da, sendagile eta ikerlaria, eta bizitza osoa solidaritatearen arloan lan egiten darama, bereziki Ekuadorreko Amazonaseko bertakoen alde.

Kanpainan jasotako dirua asmo handiko plan batean txertatua dagoen proiektu baterako da; plana eremu hartako ospitale bakarra  "Hospital Franklin Tello" hobetu eta finkatzea da, guztion artean bertako populazioaren osasun osoa hobetzen laguntzeko, izan ere bestela bertakoek ez lukete lehen mailako arretarik jasoko.

Ospitaleak 12.000 pertsonari baino gehiagori ematen die zerbitzua. Afari solidarioa KLINK Elkartean Ondoren, Amunarrizek afari solidarioan hartuko du parte Klink Elkartean. Gaueko 21:00etan hasiko da. Lagundu nahi duenak, Kutxabank-eko 2095 5039 90 1061338918 kontu korrontean kopuru bat sartuta egin dezake.

Aurten, oraingoz elkarteak antolatu dituen zortzi jarduera solidarioetan 14.453€ jaso dira. Besteak beste, honako kolektiboen alde egin dira: Errefuxiatu siriarrak, Vicente Ferrer GKE, Elikagaien Bankoa, eta San Filippo sindromearen aldeko kanpainak.