Web edukia bistaratu

Jarduera eta Ekitaldien agenda osoa

Eduki publikatzailea

Atzealdea

Domiz errefuxiatu-zelaiko siriarrekin elkartasun-kontzertua

NOIZ Maiatzak 4. 20:00


 
SARRERAK 3 €
HIZKUNTZA Gaztelaniaz


 

 

GANI MIRZO quartet  (SIRIA – Kurdistán)

Gani Mirzo-k bere azken albuma aurkeztuko digu, “Kampo Domiz”, Iraken dagoen izen bereko errefuxiatu kurduen zelaiari dedikatua, bertan beren senide batzuk baitaude.

Qamichon (Siriako Kurdistanen) jaio zen. Mirzo ekialdeko musikan aditu ospetsua da.

Bere haurtzaroa Alepo-n pasa zuen. Bertako musika-kontserbatorioan ikasi zuen. Beranduago, Nuri Escandar (musikagintza) eta Qadri Dala (ekialdeko ud edo laute) maisuekin espezializatu zen.

1994. urtean Europara bidaiatu zen Batzelonako Lizeoko Kontserbatorioan Manuel Granados irakaslearekin flamenkoa ikertzeko.

1995. urtean bere talde propioa sortu zuen, musika kurdua flamenko eta jazzarekin egiten duen fusioaz ezaguna egin dena. Antzerkirako musika sortu du (Las mil y una noches) (elscomediants), baita dokumentaletarako musika ere. Bere errepertorioak ud eta gitarra flamenkorako konposizioak ditu, ekialdea eta mendebaldea modu fin eta garaikidez uztartzen dituen musika-ilusioa sortzen dutenak.

  • Gani Mirzo: Lauda, Buzuk.
  • Neila Benbey: Ahotsa, perkusioa.  
  • Juan José Barreda: Gitarrra.
  • Martin Melendez: Violontxeloa.

Gani Mirzo