Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Hondarribia

Habiaratutako portletak
Web edukia bistaratu

Jarduera eta Ekitaldien agenda osoa

Ekitaldiaren xehetasuna

Eduki publikatzailea
Atzealdea

Kontzertua: Qverno + Ezpalak (BERTAN BEHERA!!)

calendarioNOIZ Martxoaren 28a • 22:00
idiomaHIZKUNTZA Euskara / Gaztelaniaz
entradasSARRERAK 8 € Aurretiko erosketa: 6€
Leihatilan: 8€

Qverno

Qverno esperientzia handia duten musikariek osatutako taldea da. Morgan, Dinero, Minor Empires eta Trono de Sangren aritzen dira baina oraingoan beraien ahalmen guztia proiektu berri honetan jarri dute estatuko rockaren erreferenteak bilakatzeko nahian. Nine Inch Nails, Queens Of the Stone Age edo Foo Fighters taldeen lan indartsuenak hartzen dituzte erreferentzia bezala konposatzeko orduan. Beraien lehenengo diskoan "Vol I" botere instrumental hau zehatz landutako melodiekin nahasten dute eta letrak Gazteleraz dira "Zaldi eroak" izeneko kantua ezik; diskoa 2019ko martxoan plazaratu zuten eta 2020ko martxoaren 28an aurkeztuko dute Psilocybenean ziurrenik denboraldi honetan izango den kontzertu gogoangarrienetako batean.

Ezpalak

“Ezpalak” 2019an sortutako taldea bat da; Grises taldeko kide den Eñaut Gaztañagak, Voltaia-ko Unai Eizagirrek, Los Moths-eko Juanjo Berasain eta Passepartout-eko Xabi Arrietak osatua. 90. hamarkadako “Rock alternativo”arekiko pasioak eraman ditu lau lagunak talde berri hau osatzera. Fuzz Soinuak eta riff indartsuak ahots melodikoekin nahasten dira beraien "Ezpalak" izeneko lehen diskoan. Grabaketak Eñaut Gaztañagaren Gaztain Estudioetan burutuak izan dira eta orain diskaren aurkezpenean murgilduta dabiltza.

 

Informazio erlazionatua