Gaurkotasuna

Atzealdea

Alex Txikonek hitzaldia emango du azaltzeko Nanga Parbat mendira neguan egindako igoera

Alex Txikon mendizale bizkaitarrak eta bere hiru kidek, Ali Sadpara pakistandarrak, eta Simone Moro eta Tamara Lungfer bi italiarrek, joan den otsailaren 26an mendi-igoera handia lortu zuten alpinismoaren historian, hain zuzen ere Nanga Parbat mendira egindako lehenengo neguko igoera; mendiak 8.126 metro ditu eta Pakistanen dago.

2016·05·17


Maiatzaren 24an 20:00etan Hondarribiko Itsas Etxea Auditoriumean Txikonek hitzaldi bat eskainiko du, eta bertan igoeraren gorabeherak azalduko ditu. Sarrerak 3 eurotan daude https://ticket.kutxabank.es/ web orrian, ARMA PLAZAn astelehena (hilaren 23a) arte, eta Itsas Etxea Auditoriumean bertan astearteko 18:00ak arte.. ‘Nanga Parbat’ neguan eskalatu den 8.000 metroko mendi bakanetako bat da –bestea K2 (8.611 metro) da-, ez baitzen orain arte inoiz sasoi horretan eskalatu.

Txikonek, dagoenik 10 “zortzimila” eskalatuak ditu, baina joan den urteko neguan bertan behera utzi behar izan zuen gailurra egiteko proiektua iristeko hiru bat ordu besterik geratzen ez zitzaionean, eta aurten itzuli egin da erronkari amaiera emateko.

Hiru urterekin Gorbeiara Hiru urte zituela Gorbeia mendi tontorrera igo zen; geroago, Ganzabal Mendi Taldearen baitan, lehenengo irteerak egin zituen Pirinioetara, Picos de Europara eta Alpeetara; 17 urterekin Pamir mendikatera bidaiatu zuen; eta 21 urte bete berri zituela bere lehenengo ‘zortzimilakoa’ igo zuen. Orduz geroztik, 30 bat espediziotan hartu du parte, horietako askotan (2005etik aurrera) ‘Al filo de lo Imposible’ telebista altuerako kameralari gisa. 2008an Edurne Pasabanen ‘14 x 8.000’ proiektura batzearekin batera heldu ziren, beharbada, Txikonen ibilbideko urterik meteoriko eta emankorrenak, beti ere tontor kopuruari dagokionean. 2011n, ordea, norabidea aldatu nahi izan zuen eta, hala, Pasabanekin Everestera itzultzeko gonbitea alboratuta, abentura berrietan eta, batez ere, alpinismoa egiteko forma berrietan murgiltzeko hautua egin zuen: ipar paretak, bide berriak, alpetar estiloa, hormatzarrak eta, batez ere, neguko espedizioak dira bere apustua.

Azken finean, hain arrakastatsuak izan ez arren, alpinistikoki askoz ere baliotsuagoak eta aberasgarriagoak diren proiektuen alde egin du.

 

 

Dokumentuak deskargatu