Gaurkotasuna

Atzealdea

Zesta eta Gastronomia jostaldin ostiralero uztaila eta abuztuan

Gaur goizean burutu da Udaletxean udako zesta puntaren sasoiaren aurkezpena egin da: jaialdiak uztaileko eta abuztuko ostiral guztietan (20:00etan) izango dira; aurkezpenean Txomin Sagarzazu Hondarribiko Alkateak, Mikel Egiguren Jai Alive enpresako ordezkariak eta Iñigo Salaberria, Hondarribiko Pilota Eskolako presidenteak.

2016·07·05


Eskolako hainbat kirolari gazte ere bertaratu dira. Txomin Sagarzazu Alkateak “publiko eta pribatuaren arteko lankidetza” kontzeptua nabarmendu du, “ekimen honetan Jai Alive, Udala, Pilota Eskola, eta zenbait jatetxeren arteko lankidetza baitago. Guztien arteko partaidetza horrekin Hondarribiak merezi duen lekua hartzen du zestan. Iaz 5.000 lagun elkartu ziren uda osoan zehar Jostaldin eta pozik egoteko modukoa da”. Egigurenek zera adierazi du: “Hondarribia Jai Alai World Tourreko plazetako bat izango da hamargarren urtez, eta horrez gain gastronomia mailan herriko jatetxerik onenak izango ditugu; ondorioz, ostiraletako plana oso interesgarria izango da. Eskerrak eman nahi dizkiot Udalari bere inplikazioagatik haseratik, eta nola ez, Pilota Eskolari egiten duten lanagatik”.

Iñigo Salaberriak gehitu duenez, eskertzeko da parte hartzen duten jatetxeen laguntza: Hotel Jauregui eta Enbata jatetxea, Abarka, Txantxangorri, Alameda jatetxea, Batzokia, Hotel Atalaia, Laia Erretegia eta Arroka Berri jatetxea hain zuzen. “Esker ona azaldu nahi diegu pilotariei, antolatzaileei, ostalariei, laguntzaileei, Udalari, eta jakina, boluntarioei. Aurreko urteko zortzi jaialdietan hogeita hamar bat pertsona aritu ziren laguntzen dohainik. Lan handia dago eta denen artean aurrera egiten dugu; aurten hamargarren urtea da eta zoriontzeko modukoa” amaitu du Salaberriak.