Gaurkotasuna

Atzealdea

Kanpaina, asteguruetako gauetan gizalegez jokatzearen alde

Asteburuetako gauetan gizalegez aritzeko kanpaina baten barnean, Hondarribiko Udalak zenbait kartel jarri ditu Portua auzoan.

2016·08·03


Karteletan bizilagunekiko errespetua eta atsedenerako eskubidea zaintzea eskatzen da. “Kartelak ostalaritza establezimenduei eta erabiltzaileei zuzenduak dira”, esan du María Serranok, Merkataritza eta Turismoko Zinegotziak. “Eremu horretan establezimendu gehiago daudenez, eta gauetan zarata eta eragozpen gehiago sortzen direnez, Arrantzale Auzoko zenbait bizilagun etorri zaizkigu eskatuz atsedenerako duten eskubidea errespetatzeko neurriak hartu ditzagun. Badakigu jende gehienak gizalegez jokatzen duela, baina tamalez batzuek ez dute hala egiten, eta haien jokaeraren eraginak garrantzitsuak dira bizilagunentzat”. 

Informazio kartelak jartzeaz gain, uztaileko asteburuetan gauez udaltzainak eremu horretan ibiltzen dira, lankidetza eskatuz. 

Azkenik, Udala aztertzen ari da zenbait bizilagunen eskaera, Arrantzale Auzoko argiztapena hobetzeko.