Gaurkotasuna

Atzealdea

Trafiko aldaketak alde zaharrean hamar egunez

Udalak Denda eta Juan Laborda kaleetako galtzada-harrian zenbait hobekuntza egin behar ditu, gune batzuetan egoera ez baita egokia.

2016·05·05


Hori dela eta, astelehena 9tik hasi eta hamar egunez, Alde Zaharreko trafikoan aldaketak egongo dira. Sarrera berdina izango da, baina ateratzeko, Leiba Generala, Murrua, Kale Nagusia eta San Nikolasetik egin beharko da, Denda eta Juan Laborda kaleetan lanean ariko baitira.

San Nikolas 21eko garajeetako sarrera eta ateratzeak obrak aurrera egin ahala aldatuko dira. Erabiltzaileei bertan informatuko zaie.