Gaurkotasuna

Atzealdea

Trafiko aldaketak Hondarribian jaiak direla eta

Hiriko jaiak gainean ditugu eta zenbait trafiko aldaketa egongo dira hori dela eta.

2016·08·30


  • Bentako aparkalekua irailaren 2an ostiralean itxiko da, jaiak igaro arte.
  • Ostegunean irailaren 1ean, Minatera kaleko aparkalekuak kendu eta jaietako barraka eremuak muntatzen hasiko dira.
  • Irailaren 3, 4 eta 5ean, larunbata, igandea eta astelehena, arratsaldeko 19:00etatik gauerdiko 24:00ak arte, Portua auzoan trafikoa itxiko da Alardeko Konpainia ezberdinen entseguak direla eta.
  • Beraz arratsaldero 19:00etatik gauerdirarte, autobusak Udalak ezarritako geltokian (Sabino Arana kaleko 13an) amaituko dute ibilbidea.