Gaurkotasuna
Atzealdea

C.D. Bidasoa eta Hondarribia Eskubaloiaren arteko akordioa

C.D. Bidasoa eta Hondarribia Eskubaloiak akordioa sinatu dute datozen asteetan hasiko den denboraldiari begira

2019·08·20


C.D. Bidasoa eta Hondarribia Eskubaloiak akordioa sinatu dute datozen asteetan hasiko den denboraldiari begira. Hala, Hondarribia eta Irungo eskubaloi taldeek  euren nortasuna eta independentzia ekonomikoa mantentzen dute, eta kirol estruktura baten baitan, talde bateko jokalaria estrukturaren barruan mugi daiteke jardunaldietan zehar beharren arabera, klub bakarrean gertatzen den moduan.

Aurkezpena gaur burutu da Hondartza Kiroldegian, eta haren berri emateko han elkartu dira Juan Luis Silanes eta Borja Olazabal Hondarribia eta Irungo Udaletako Kirol zinegotziak, eta Gurutz Aginagalde eta Paco Martin, Bidasoa eta Hondarribiko klubetako presidenteak.

Silanes zinegotziak esan duenez, “Lehenik eta behin zorionak eman nahi dizkiot C.D. Bidasoari iaz egindako denboraldiagatik, laister gozatu ahal izango dugun Europa mailako partidekin.Denontzat positiboa izango den akordioa dela uste dugu Udaletik”.

“Hondarribia Eskubaloiak bere izaera mantentzen jarraituko du, eta harrobi lanak egiteko aukera ere hemendik aurrera. Zorionak denei eta ia urte askoan jarraitzen dugun akordio honekin”.