Gaurkotasuna

Atzealdea

Bunker bat balioan jartzen Guadalupeko santutegiaren inguruetan

Bunkerra Guadalupeko erresistentzia Guneko osagai bat zen. 1946an eraiki zuten metrailadore bat kokatzeko.

2016·09·13


Atzo eta gaur ARMA PLAZA Fundazioa Guadalupeko Santutegiaren inguruetan bunker bat garbitzen (hondakinak kentzen) eta berreskuratze lanak egiten hasi da, Kilker Lorazaintza enpresaren laguntzarekin. Lan horiek gainbegiratzen Miren Ayerbe arkeologoa eta Juan Antonio Sáez Garcia dabiltza ( Historia arloan Doktorea, gotorleku garaikideen gaian aditua, eta Arma Plaza fundazioaren kolaboratzailea).

“Bunkerra Guadalupeko erresistentzia Guneko osagai bat zen” esan du Juan Antonio Sáezek; “1946an eraiki zuten metrailadore bat kokatzeko, eta nahiz eta bi gezileiho dituen, arma bakarrerako da, bi norabidetarantz tiro egiten zuen armarako. Atzo hondakinak kentzen hasi ginen garabia bat erabiliz eta bi langileren laguntzarekin, bunker ederra azalarazteko asmoz. Lana tentu handiz egin behar da, nahiz eta bunkerra oso egoera onean dagoen”“Erresistentzia Guneak batailoi bat zuen esleitua, hau da 600 soldadu 17 metrailadorerekin, 30 fusil-metrailadore baino gehiago, 4 mortero, eta 5 kanoi tanke-suntsitzaile; horietako ia guztiak eraiki ziren. Orain ikusten ari garen hau alanbre-hesi sistema korapilatsu batez inguratuta zegoen”.

“Hondarribiar askok ez zekiten bunker hau zegoenik ere; oso kokapen pribilegiatu eta estrategikoan dago, Bidasoa estuario osoa eta Aiako Harria bertatik ikusten direla, eta Guadalupeko Santutegia gurtza gunetik oso hurbil. Proiektu honen helburu nagusia batez ere bunkerra ezagutaraztea eta agerian azaltzea da, eta hartarako jatorrian zuen tankerari eustea. Hala, hiritarrek ezagutzeko aukera izango dute. Berez, lan hau ARMA PLAZA Fundazioaren eskutik Hondarribiko Ondarea eta batez ere gotortutako Ondarea hedatzeko kanpainaren barruan dago“, esan du Miren Ayerbek.

Aurreikusita dago bunkerra ere sartzea plangintzan, eta Guadalupeko inguruneko bisitak osatzea; esku-hartze lerro bat irekiko da ingurune pribilegiatu honetan datatuak ditugun bunkerren inguruan.