Gaurkotasuna

Atzealdea

Bordari eta Satarka lehiaketen sari banaketa egin da Kultur Etxean

Larunbata eguerdian burutu zen Alde Zaharreko Kultur Etxean aurtengo XXXV. Bordari eta Satarka literatura lehiaketen sari banaketa. Bertan elkartu ziren aurtengo irabazleak, Hondarribiko Alkate Txomin Sagarzazu, zenbait zinegotzi eta Udaleko Euskara erantzuleak ere. Aurtengo ekitaldian denetara 41 lanek hartu dute parte.

2018·12·18

Bordari Literatur lehiaketan, A mailan irabazlea Karmele Mitxelena izan da, ‘Euri beltza’ lanarekin; bigarren Iñaki Sanz eta ‘Kontrolpean’ geratu da. Hondarribiko Onenaren saria azken honek jaso du. Kategoria honetan, 17 lan aurkeztu dira.

B mailan aldiz, lehen eta bigarren saria hutsik geratu dira eta Hondarribiko Onenaren saria Lur Alkainek jaso du ‘Txikitze’ lanarekin. Kategoria honetara lan bakarra aurkeztu da.

Bordari C mailan, lehen bi sariak hutsik geratu dira, eta Hondarribiko Onenaren saria Laida Mirandak lortu du ‘Haizearen semea’ lanarekin.

Satarka Olerki lehiaketan, A mailan irabazleak Iñigo Legorburu eta ‘Poema konfabulatuak’ lanarentzat izan da. Bigarren saria ‘Zer egingo dugu egurrezko sudurrarekin? eta Irati Goikoetxearentzat izan da. Aldiz,  Hondarribiko Onenaren saria, Mikel Arruabarrena Larrartek ‘Itxeko ttirrittak biasoyan ‘lanarekin. Denetara 19 lan aurkeztu dira.

B mailan, lehen saria Ander Villacianek lortu du ‘Paisaiaren orbanak’ lanarekin. Bigarren saria eta Hondarribiko onenarena aldiz Jon Aperribayk lortu du ‘6.268’ lanarekin. 3 izan dira aurkeztu diren lanak.

Bordari Lehiaketako epaimahaia  Pello Otxotekok eta Ainara Elizondok osatu dute. Satarka Lehiaketan aldiz, Markox Balentziaga eta Mertxe Mitxelena izan dira. Bietan, Arantxa Berrotaran Euskarako zinegotzia eta Karmelo Goikoetxea Euskarako teknikaria egon dira.