Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Hondarribia

Habiaratutako portletak
Web edukia bistaratu

Gaurkotasuna

Gaurkotasunaren xehetasuna

Eduki publikatzailea
Atzealdea

Biteri kalean 118 etxebizitza pubiko eta lurpeko aparkalekua eraikitzeko akordioa onartu du Plenoak

Bi ordu iraun duen gaurko uztaileko ez ohiko osoko bilkurak, besteak beste onartu du, EAJ, PSE-EE eta PP-ren aldeko botuekin, ABOTSANITZen abstentzioarekin eta EH BILDUren aurkako botoekin, Biteri kalean 118 etxebizitza publiko eta 230 autoentzat lurpeko aparkaleku bat erakitzeko proposamen akordioa, Udala eta VISESAren artean sinatuko dena.

2018·07·26


Bi ordu iraun duen gaurko uztaileko ez ohiko osoko bilkurak, besteak beste onartu du, EAJ, PSE-EE eta PP-ren aldeko botuekin, ABOTSANITZen abstentzioarekin eta EH BILDUren aurkako botoekin, Biteri kalean 118 etxebizitza publiko eta 230 autoentzat lurpeko aparkaleku bat erakitzeko proposamen akordioa, Udala eta VISESAren artean sinatuko dena.

Hortaz gain, 2017ko Kontu Orokorra onartu da, baita Muliaten udal titulartasuneko partzela batean jabetza araubideko etxebizitza libreak eraikitzeko lehiaketa publikoa besterentzeko esleipen proposamena. EAJ-k alde bozkatu du, eta ABOTSANITZ, EH BILDU, PSE-EE eta PP-k aurka.

Txomin Sagarzazu Alkateak Udala eta Eusko Jaurlaritzako etxebizitza publikoa sustatzeko elkartea den VISESAren arteko akordioa defendatu du. “Hitzarmen honek alokairuko etxebizitzen aldeko apustua egiten duela, eraikiko diren 118  etxebizitzetatik 76 (%64) alokairukoak izango baitira eta beste 42 (%36) salmentakoak. Ez dugu ahaztu behar ere, datozen asteetan Muliate II fasean eraiki diren 65 babeseko etxebizitzak entregatuko direla. Horietatik 33 alokairukoak dira eta 32 salmentakoak”.

“Presa I orubean 84 etxebizitza egingo dira, 42 alokairukoak eta beste 42 salmentakoak. Presa II-an aldiz, 34 etxebizitza egingo dira, alokairu sozialekoak. Helburua, azken hauetatik bi heren 35 urtetik beherakoentzat izatea da, eta heren bat familientzat zuzenduta. Alokairuko etxebizitzak egiteko Udalak 864.000 euro jarriko ditu.Apustua egiten dugu alokairuko etxebizitzen alde, aipatutako diru kopurua jartzeaz gain lur-zoruak ere eskaintzen ditugu eta” dio Sagarzazuk. “Datozen urteetan Biteri kaleak izango duen fisonomia azpimarratu nahiko nuke, etxebizitza modalitate desberdinak konbinatzen direlarik”.

ABOTSANITZ abstenitu egin da “berandu eta gaizki banatu zaigun informazioa badelako, eta hitzarmenak ez gaituelako asetzen, alokairuaren aldeko apustu sendoagoa egin behar baita”. EH BILDUk aurka bozkatu du, “ez baita ulertzen garai hauetan zergatik etxebizitza batzuk propietatean eman behar diren. Ez du inolako justifikaziorik”. Azkenik,  PSE-EE eta PP-k aldeko botua eman dute, nahiz eta biek argi utzi duten alokairuaren alde apustu egin behar dela.

Amaitzeko, bilkurak ahobatez onartu du azaroaren ospatuko den Euskaraldiaren inguruko adierazpen instituzionala.