Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Hondarribia

Habiaratutako portletak
Web edukia bistaratu
Habiaratutako portletak
Web edukia bistaratu

Agenda

Ekitaldiaren xehetasuna

Eduki publikatzailea
calendarioNOIZ Apirilaren 30a
Euskaraldia
idiomaHIZKUNTZA Euskara
entradasSARRERAK Doan

Partaide guztion artean bi txanda egingo dira. Izena ematen duen gazte kopuruaren arabera 2 txanda edo 4 egingo dira, beharren arabera.

 

1.txanda: 16:00-17:00tara

2.txanda: 17:00-18:00tara

FINALA: 18:00-19:00tara

 

BALDINTZAK:

  • Izen ematea: Txapelketan apuntatzeko Saindua Gaztelekuko mugikorrera (688728246) whatsapp mezu bat bidali beharko da. Bertan IZEN ABIZENAK eta aukeratutako ordutegia zehaztu beharko dira. Horren arabera txandak egingo ditugu.Adibidez: IZEN ABIZENAK eta 1.txanda: 16:00-17:00tara /   EDO   2.txanda: 17:00-18:00tara
  • Izen emate epea: Apirilak 22tik apirilak 29ra arte.

 

NOLA?

Bideo deiaren bidez egingo da. “Zoom” aplikazioaren bitartez. Apirilak 30ean link bat jasoko dezue zuen mugikorrean, bertan sartu eta jolastera! (Gomendioak: Ordenagailu edo portatilarekin egitea gomendagarriagoa da, izan ere mugikorrarekin arazo gehiagorekin topatu bait gara.)

Kartoia, partida hasi aurretik jasoko dezue mugikorrean. Beraz, ARKATZA eta PAPERA beharko dituzue kartoia kopiatzeko.

 

ARAUAK:

12-17 urte bitarteko gazteak izatea

 

TALDEA

Txanda bakoitzeko partidan Lerroa (Linea) eta Bingo egiten dutenak pasako dira finalera. Badaezpada lehenengo eta bigarren Lerroa kontuan hartuko dira, Bingoa eta Lerroa egiten dutenak pertsona ezberdinak izan daitezen

 

FINALA

Aurreko txandetan Lerroa eta Bingoa egin dutenek parte hartuko dute. Hala ere, beste partaide guztiak publiko bezala egon daitezke.