Gaurkotasuna

Atzealdea

Bikingo Eguna asteburuan Hondarribian

Asteburu honetan, Bikingo Egunaren seigarren edizioa ospatuko da.

2016·05·24


Aurkezpena gaur goizean burutu da Hondarribiko Rio Bidasoa hotelean, eta bertan izan dira Kalixa Silanes Kiroletako zinegotzia eta Iñaki Navascues, Edu Vidarte eta Javi Gomez, Hs2 Eskola Udalarekin batera ekitaldia antolatzen duen elkarteko ordezkariak. 

Kalixa Silanes zinegotziak esan duenez, “ohiko kirol mediatikoetatik urrun, badira beste kirol alternatibo batzuk, hauek bezalakoak. Hori dela eta, Hondarribian guretzat Bikingo Eguna antolatzea gauza ona da, eta hiritar eta bisitariak deitu nahiko nituzke bertaratzeko eta parte hartzeko.”. “Bikingo Eguna kirol eta kultur ekitaldi bat da, jende askok parte hartzen duena, bai partehartzaile, ikusle eta antolatzaileen aldetik” esan du Navascuesek. “Orain arteko ekitaldiak partehartze aldetik onak izan dira, eta aurtengorako prestatu dugun egitarauarekin gehiago izango dira. Haur eta gazteentzat hainbat SUP ekimen egongo dira larunbatean, eta igandean aldiz helduentzat zentratu dugu. Erdigunea Kai Zaharra izango da”. 

Aipatzeko modukoak dira ere larunbatean 20:30etan Itsas Etxea Auditoriumean egingo den zine jaialdia, surfari buruzko filme laburrekin. Zer esanik ez, larunbata arratsaldean Axi Muniain surflari ezaguna gurekin egongo dela, munduko surflari onenetako olatu erraldoietan dabilenean. Bazkalostean izango da, Kai Zaharrean.

Informazio osoa www.bikingoeguna.com.