Gaurkotasuna
Atzealdea

Biharko Postari eta ostiraleko Errege Kabalgataren ibilbide eta ordutegiak

Ostegun eta ostiralean postaria eta Erregeak Hondarribira etorriko dira. Hauek dira ordutegiak eta ibilbideak:

2018·01·03


Ostegun eta ostiralean postaria eta Erregeak Hondarribira etorriko dira. Hauek dira ordutegiak eta ibilbideak:

Postaria- urtarrilak 4, osteguna

18:00 - irteera Mendelutik (Betherram), Amutera. Han geratu, eta gero Kostatik Txiplauko biribilgunera, handik Alamedara, Santa Mariako ateaurrera abiatuko da, Kale Nagusia, San Nikolas eta Juan Labordatik, Jabier Ugarte kalera eta handik San Kristobaleko biribilgunera, San Pedro kalea, Zuloaga eta handik San Kristobalera helduko delarik.  

Kabalgata -  urtarrilak 5, ostirala

17:45 - Mendelu

18:15 - Amute
19:15 – 19.30ak aldera: Kai Zaharra - Erregeak itsasontziz iritsiko dira. Kai Zaharretik Hermandadera abiatuko dira.
Hermandadeko lehiotatik haurrak agurtuko dituzte, bi aldeetako kaleetara.

Jarraian kabalgataren ibilbidea izango da: Matxin Artzu, San Pedro kalea, Bernat Etxepare, San Kristobal biribilgunea, Hiru Bide, Harresilanda, Damarri, eta Gernikako Arbola plazako Jaiotzara iristen da Kabalgata Adorazioa (Gurtzea) egiteko asmoz.
Gero Santa Mariako ateaurretik Kale Nagusira igo, 20:45ak aldera, Arma Plazan, Erregeak iritsi eta handik San Gabriel egoitzara joango direlarik. 

Gogoratu, aurten kartero egunean eta kabalgatan parte hartu nahi dutenentzat, 18 urtetik beherakoek derrigorrez gurasoen baimena ekarri behar dutela.

Baimena www.facebook.com/HondarribikoErregeMagoak orrian deskargatu daiteke edota Hondarribiko Gazteen Zerbitzuan, Itsas Etxeko bigarren solairuan, Saindua Gaztelekuan eta Arma Plazan eskatuta.