Gaurkotasuna

Atzealdea

Bigarren eskualdaketako etxebizitza publikoen erregistroan daudenen arteko zozketa ostiralean

Datorren ostiralean, otsailak 9, eguerdiko 13:00etan Udaletxeko Areto Nagusian, bigarren eskualdaketako bizitza publikoen eskaeragile erregistroan, familiako kideen arabera izena emana duten bizikidetza unitateen zozketa egingo da. Notario aurrean izango da.

2018·02·06

Hala, bizikidetza unitate mota bakoitzerako zerrenda bat osatuko da, eta zerrenda horren arabera eskaini eta hala badagokio esleituko dira Udalak dituen bigarren eskualdaketako etxebizitza horiek.

Une hauetan ez dago etxebizitzarik libre, baina egon ahala, astearteko zozketan aterako den zerrendatik tira egingo da, dauden 89 unitateen artean. 2019ko otsailean izango da.