Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Hondarribia

Habiaratutako portletak
Web edukia bistaratu

Gaurkotasuna

Gaurkotasunaren xehetasuna

Eduki publikatzailea
Atzealdea

Berdintasun Plana eta Udal Dirulaguntzen Plan Estrategikoa Plenoan bozkatuko dira ostegunean

Ostegunean Areto Nagusian burutuko den Plenora Udal Gobernu Taldeak Berdintasun Plana onartzeko proposamena eta 2020-2023 eperako Dirulaguntzen Plan Estrategikoa onartzeko proposamena eramango ditu, besteak beste.

2020·03·10


Ostegunean Areto Nagusian burutuko den Plenora Udal Gobernu Taldeak Berdintasun Plana onartzeko proposamena eta 2020-2023 eperako Dirulaguntzen Plan Estrategikoa onartzeko proposamena eramango ditu, besteak beste. Hala esan dute gaur prentsaurrekoan Txomin Sagarzazu Hondarribiko Alkateak eta Juan Luis Silanes Kultura zinegotziak.

“Berdintasun Plana onartzeko proposamena Plenora eraman aurretik eskatu zitzaigun proposamenak edo aldaketak aurkeztu zituzten eragileekin bilera bat egitea. Bilera hori egin da, eta Udalbatzara beraz proposamen hori bozkatzera eramango dugu” dio Txomin Sagarzazu Alkateak.

“Bestalde, 2020-2023 Dirulaguntzen Plan Estrategikoa onartzeko proposamena eramango dugu ere. Legez hala eskatzen da, eta Udal bakoitzak adierazi behar du ikuspegi orokorretik nola finkatu nahi dituen eta ze ildo nagusiak izango dituen herriko eta herriz kanpoko elkarteekiko lankidetza horrek. Horrek ez du esan nahi orain onartzen denak ezin dituela aldaketarik eduki ekimen berri edo esanguratsuak sortzen diren heinean”.

“Bestetik daukagu dirulaguntzak emateko Udal Ordenantza eta oinarri arautzaileen eranskinak onartzeko proposamena. Hau da, dirulaguntzen ordenantzaren aldaketa eta oinarri arautzaileen moldaketa. Aspalditik dirulaguntzen legea abian jarri zenetik Udal honek bere egokitzapenak egin ditu eta orain iritsi da gai hau eguneratzeko garaia” gehitu du Sagarzazuk.

Udal langileei eskerrak

Juan Luis Silanes zinegotziak esan duenez, “urte bete daramagu gai honekin lanean. Eskerrak eman nahi dizkiet departamentu desberdinetako teknikariei egin duten lanagatik. Prozesu konplexua izan da, partehartze handia egon da eta emaitza orain eramango dugu Plenora”.

“Ekainerako hainbat dirulaguntza deialdi bateratua egiteko aukeran gaude. Elkarteei jakinarazi egin nahi diegu eta beraiekin partekatu ordenantza aldaketa eta berritasunak. Horrela, saio publikoak egin nahi ditugu beraiekin, informazioa helarazteko eta elkarren artean adosteko. Maiatza edo ekainean egiteko asmoa daukagu” amaitu du Silanesek.