Gaurkotasuna
Atzealdea

Bentako aparkalekuko goikaldea uztailaren erdialdera irekiko da

Uztailaren bigarren erdialderako irekiko da Bentako aparkalekuko goiko gunea, Eusko Jaurlaritzako Portu eta Itsas Gaietarako Zuzendaritzak sendotze lanak amaituta.

2019·07·01


Uztailaren bigarren erdialderako irekiko da Bentako aparkalekuko goiko gunea,  Eusko Jaurlaritzako Portu eta Itsas Gaietarako Zuzendaritzak sendotze lanak amaituta.

Txomin Sagarzazu Alkateak esan duenez, “Eusko Jaurlaritzatik Udalari esan zitzaigun zutabeak egoera arriskutsuan zeudela, eta egokitzeko lanak egin behar zirela. Hala, hilabete batzuk joan dira eta bi aste barru irekita egongo da berriz ere aparkaleku moduan erabilia izan dadin”.

“Obra bisita batean ikusi ahal izan dugunez, lan handia egin da berriz ere segurtasun osoz erabilia izan dadin. Jakin badakigu itxierak enbarazoak sortu dituela erabiltzaileengan, baina segurtasuna lehenengoa dela argi dugu, eta zorua eusten duten zutabeak ahulduta zeudela ohartuta, ezinbestekoa zen Eusko Jaurlaritzak lanak egitea” amaitu du Sagarzazuk.